XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euzkaltzaindiak sortu zezaiokean bai, bere gisako ezti edo eztiantzeko zerbait ezti sintetiko edo lan artarako.

Bañan Zaitegi jaunak naiago izan du, gai ta temak berak bere erraietatik darion guna berak bere eskuz gozatu.

Antxe bere lanaren beroan gozatu.

Laboratoriorik onena baño obe bait-diteke beti ere erlauntza eztigiñarako.

Bide ori jarraitu du Zaitegi'k bere arloan.

Eta berak sortu-ezti gozoa, beste orori bezelaxe eskiñi dio Euskaltzaindiari ere Eta bide zuzena derizkiogu benetan.

Gai bakoitzean orixe egin bear luteke beste guztiek ere.

Bakoitzak (idatzi ta idatzi) bere arloa landuz, sortu, ereti bakoitzerako egoki diran itzak.

Sortu, bañan lenengo, jakiña, len sorturik zaudenok, on badire, onartuz eta aprobetxatuz.

Euskaltzaindiari dagokion lana, orren gañerakoa da.

Bakoitzak sortutako itzak, ontzat edo txartzat ematea.

Euskaltzaindiak ez du izan bear itz-iturri.

Itz-iritzizale baizik.

Epaille baizik.

Erabaki-zale.

Baldin eta gairen batean zer-edo-zer esan bearrik badegu esaten asteko, ez egon Euskaltzaindiak erabaki-zai.

Esan, esan bear dana.

Ibilli.

Ibilli.

Gero esango zaigu ondo ibilli geran ondo esan degun ala gaizki.

Orixe da Zaitegi jaunaren ikasbidea bere Bidalien Egiñetan.

Euskeraren batasuna.

Gaurko itzaldi au nere gain artu ta mintza-gai egoki baten billa asi nintzanean, bereala euskalkien, euskal-dialektoen batasun arloaz gogoratu nintzan.

Euskal-arlo gutxi baitira, oso gutxi ere, au bezain ernagarriak.

Gañera, nere uste apalez, egia izan arren egungo egunean, orain urte batzuek baño euskerari buruz, askozaz geiago bai mintzatu ta bai idatzi egiten dala, mintzaldi ta idazki orietan erabiltzen diran gaiak, ez ote diran sarritan bear bezain onuratsu ta probetxugarriak, derizkiot.

Adibidez, azkeneko aldi auetan, euskeraren jatorriaz makiñabat mintzatu ta idatzi da.